Football Club Basel 1893 |
Sorrera | 1893 |
---|
Futbol zelaia | St. Jakob-Park edukiera: 38.512 lagun inaugurazioa: 2001 |
---|
Presidentea | Reto Baumgartner |
---|
Entrenatzailea | Timo Schultz |
---|
Liga | Suitzako Super Liga |
---|
2023-24 | 8.a |
---|
Webgunea | www.fcb.ch |
---|
|
|
|
FC Basel (izen osoa Football Club Basel 1893) Suitzako Basilea hiriko futbol taldea da, palmaresari dagokionez Suitzako bigarren talderik arrakastatsuena, baina XXI mendean talde nagusia izan dena. 19 Liga irabazi ditu, 2010etik aurrera jokatu diren guztiak, bai eta 11 Kopa ere. Europan sarritan aritu da baina ez du titulurik lortu. Alpeetako Kopa aldiz hiru aldiz irabazia du.
Palmaresa
Suitzan: 35
- Suitzako Super Liga (20): 1953, 1967, 1969, 1970, 1972, 1973, 1977, 1980, 2002, 2004, 2005, 2008, 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017
- Suitzako Kopa (13): 1933, 1947, 1963, 1967, 1975, 2002, 2003, 2007, 2008, 2010, 2012, 2017, 2019
- Suitzako Ligaren Kopa (1): 1972
- Suitzako Superkopa (1): 1989
Europan: 3
- Europako Kopa (0): final laurdenak 1974an.
- UEFA Kopa (0): finalerdiak 2013an.
- Alpeetako Kopa (3): 1969, 1970, 1981
Euskal taldeen aurkako partidak
Baselek kanporaketa bakarra jokatu du euskal taldeen aurka:
Denboraldia | Txapelketa | Fasea | Etxekoa | Emaitza | Kanpokoa |
1976-77 | UEFA Kopa | Final hamaseirenak | Basel Athletic | 1-1 3-1 | Athletic Basel |
Kanpo estekak
- Taldearen webgune ofiziala[Betiko hautsitako esteka] (Alemanez)