Karkemish
Karkemish | |
---|---|
antzinako herrialdea | |
Irudi gehiago | |
Administrazioa | |
Antzinako herrialdea | Asiria |
Geografia | |
Koordenatuak | 36°49′47″N 38°00′54″E / 36.829722222222°N 38.015°E / 36.829722222222; 38.015 |
Demografia | |
Informazio gehigarria | |
Sorrera | K.a. 1321 eta K.a. XIX. mendea |
Karkemish[1] (hititeraz: Kargamiš;[2] antzinako grezieraz: Εὔρωπος; latinez: Europus) antzinako hiri-estatua da, gaurko Alepo eskualdean, Sirian. Mesopotamiaren, Siriaren eta Anatoliaren arteko karabana-bidean zegoen, Eufrates ibaia igarotzeko ibi batean. Lehenengo aztarnak Neolito garaikoak dira. Shubiluliuma I.a konkistatzaile hititak hartu zuen hiria (K.a. 1373 inguruan), eta Asiria, Mitanni eta Egiptoren kontra bere inperioa babesteko erabili zuen. Geroago itsasoko herriek konkistatu zuten, eta azkenik Asiriako Sargon II.aren mende geratu zen. Azkeneko gertaera nagusia K.a. 605ean Nabukodonosor II.a Babiloniako erregeak Nekao II.a Egiptoko faraoiaren kontra irabazi zuen gudua izan zen; gudu horren ondorioz, egiptoarrek Siriako lurraldeetatik alde egin zuten.
Karkemishen erregeak
Agintaria | Erreinaldia | Oharrak |
---|---|---|
Aplahanda | k. a. 1786 - 1766 | |
Yatar-Ami | k. a. 1766 - 1764 | Aplahandaren semea |
Yahdul-Lim | k. a. 1764 - 1745 | Aplahandaren semea |
Piyassili edo Sharri-Kushukh | k. a. 1315 | Shubiluliuma I.aren semea |
[...]sharruma | Piyassilisen semea | |
Shakhurunuwa | Piyassilisen semea | |
Ini-Teshub I.a | k. a. 1230eko hamarkada | |
Talmi-Teshub | k. a. 1200 | |
Kuzi-Teshub | k. a. 1170 | |
Ini-Teshub II.a | k. a. 1100 | |
Tudhaliya | k. a. 1100 | |
Sapaziti | ||
Uratarhunda | k. a. 1000 | |
Suhi I | k. a. 975 | |
Astuwalamanza | ||
Suhi II | ||
Katuwa | k. a. 900 | |
Sangara | k. a. 870-848 | |
Astiru | k. a. 840 | |
Yariri (erregeordea) | k. a. 815 | |
Kamani | k. a. 790 | |
Sastura | k. a. 760 | |
Astiru II (?) | ||
Pisiri | k. a. 730eko hamarkada | azken errege, k. a. 717an Sargon II.ak menderatua |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
- Datuak: Q283680
- Multimedia: Carchemish / Q283680