Kontxi Aizarna
Kontxi Aizarna | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Kontxi Aizarna Letamendia |
Jaiotza | Zestoa, 1958 (65/66 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | katedraduna eta musikagilea |
Kontxi Aizarna Letamendia (Aizarna, Zestoa, Gipuzkoa, 1958) irakaslea eta musika-pedagogoa izan da ogibidez.
Ibilbidea
Zarauzko ikastolan hasi zen lanean 19 urte zituela, eta bizitza osoa pasa du haurrekin eta musikarekin lanean, Imanol Urbieta musikari ezagunarekin batera. 1983an sortu zuten biek Xirula Mirula musika eta pedagogia eskola-laborategia, eta han ibili zen laguntzen, eskolak ematen, kanta berriak haurrekin esperimentatzen, koordinazio-lanak egiten edota grabazio-teknikari gisa lanean, besteak beste.[1]
Abestiak
Hainbat abesti sortu edo egokitu zituzten, hainen artean: Alaken Iratzeder poeta eta idazle lapurtarraren [Jean Marie Ihartza] liburu Imanolek batean aurkitutakoa. Onomatopeien mundua beti gustatu zitzaien. «Alaken/ txin pun/ ala pikula/ tun paire».
Bizarzuri ere sortu zuten. Kanta horrek bere istoriotxoa ere badu. Aiako [Gipuzkoa] eskolan ezagutzen zuten Imanol, eta urte batean esan zioten: «Imanol, kanta bat egin behar diguzu, gurea izango dena». Bizarzuri Aiako umeei egin zien.
Zer omenaldi handiagoa, jendeak Imanolen kantak herrikoitzat jotzea baino.[2]
Erreferentziak
Ikus, gainera
- Xirula Mirula
Kanpo estekak
- Elkarrizketa Berrian
- Datuak: Q27586719