Monzongo konderria
Monzongo konderria Condado de Monzón | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
c. 943 – XI. mendea | |||||||
Leongo Erresumako feudoa | |||||||
Konderriko mapa | |||||||
Geografia | |||||||
Hiriburua | Monzón de Campos | ||||||
Kultura | |||||||
Hizkuntza(k) | Antzinako gaztelania eta asturleonera | ||||||
Erlijioa | Kristautasuna, Paganismo, Judaismo eta Islam | ||||||
Historia | |||||||
|
Monzongo konderria (gaztelaniaz: Condado de Monzón) Erdi Aroan Leongo Erresumako feudoa izan zen, Ramiro II.ak sortua.
Historia
Egungo Palentziako probintziaren ekialdean, Saldaña eta Gaztelako konderrien artean zegoen. Simancasko guduan lortutako garaipenari esker, kristauak Dueroz hegoaldeko eremutara zabaldu ziren. Ramiro II.ak Ansur Fernandezi Leon eta Gaztela arteko mugaldeko eremua birpopulatzea eta gotortzea agindu zion, konderria sortuz. Fernando bere oinordekoaren agintaldian konderriak urrezko aroa bizi zuen, Ampudiaraino hedatuz.[1]
Fernandok oinordekorik ez zuenez, bere arreba eta Ramiro III.a Leongoaren eskuetan amaitu zen konderria. Hau hiltzean, gaztelarren eskuetara pasa zen. 1029an Gartzea Santxez kondea oinordekorik gabe erail zutenean, Antso Gartzeitz Nagusiaren eskuetara pasa zen, hau Munia bere arrebarekin ezkonduta zegoelako.[2]
Fernando I.a Leon eta Gaztelakoak konderria bereganatu zuenean, titulua desagertu egin zen eta XII. mendean merindade bilakatu zen.
Monzongo kondeen zerrenda
- Ansur Fernandez
- Fernando Ansurez
- Teresa Ansurez (Ramiro III.a Leongoa bere semearekin batera)
- Gartzea Fernandez
- Antso Gartzea
- Gartzea Santxez
- Antso Gartzeitz Nagusia
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q5177901