Xuban
Xuban | |
---|---|
Euskal Herriko mitologia eta Akitaniar | |
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Xuban Commingesko Arbast aldeko erromatarren garaiko Akitania zaharreko jainkoetako bat da. Ematen duenez bertako mendi bati lotutako jainkoa da. Aldare bat topatu zen berari eskainita Arbasten honako inskripzioarekin: "Xuban Jainkoari. Acan-ek bere botoa bete du bidezkoa den esker onarekin"[1]. Ez dugu bere ezaugarririk ezagutzen.
Xuban izena
- Egun Xuban Euskaltzaindiak onartutako euskal mutil-izena da, egun gero eta gehiago erabiltzen dena.
Idazkuna
Esan bezala, Garona Garaian dagoen Arbast/Arbasen XIX. mendean agertu zen aldare batean irakur daiteke. Arbast Lugdunum Convenarum hiriaren lurretan zegoen Antzinaroan, eta inskripzioa K.o. I-III. mendeen artekoa da[2]. Aldarea Saint-Raymond museoan gordetzen da gaur egur.Idazkunaren testua latinez hau da:
XVBAN
DEO
ACAN
V(otum) S(oluit) L(ibens) M(erito)
Identifikazio kodeak: CIL XIII, 130 (4, 2 or.) = CAG-31-02, 104 or.
Erreferentziak
Bibliografia
- Barandiaran,Jose Miguel: Obras completas. Editorial la gran enciclopedia vasca, Bilbo, 1976.
- Enciclopedia General Ilustrada del Pais Vasco, Historia General de Euskal Herria. Auñamendi, Zarautz, 1978.
- Marlieve, Olivier: Pequeño diccionario de mitologia vasca y pirenaica. Alejandria, Bartzelona, 1995.
- Julien Sacazeren lanak:
- Les Anciens dieux des Pyrénées, nomenclature et distribution géographique. Extrait de la Revue de Comminges (Saint-Gaudens), 28p., 1885.
- Inscriptions antiques des Pyrénées. Hitzaurrea M. Albert Lebèguek eginda. Tolosa, XII-576p. (Bibliothèque méridionale. 2e série,1892. ; 2). Berrargitalpena faksimilean, Tolosa, ESPER, 1990.
- Inscriptions antiques du Couserans. Tolosa, 28p., 1892. Berrargitalpena faksimilean, Nîmes, C. Lacour, 2001.
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Auñamendi entziklopedia
- Xuban izena, Euskaltzaindia
- Datuak: Q12269097